LOMCE-ri buruzko hitzaldia, asteazkenean, abenduak 11

Erabiltzailearen aurpegia Gorosti Guraso Elkartea 2013ko abenduaren 9a

Ba al dakizu zer den LOMCE? Ba al dakizu LOMCE-k gure seme-alaben hezkuntzan izango duen eragina? Ba al dakizu gurasoek Eskolan zein garrantzi izango dugun?

Galdera hauei guztiei erantzuteko, Gorostik (Samaniegoko Guraso Elkartea) Baikararekin batera (Gipuzkoako Gurasoen Elkartea) hitzaldi bat antolatu du.

Non: Samaniegoko Haur Hezkuntzako eraikinean.
Noiz: abenduak 11, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan.

Iritzi bat eduki aurretik, informatzea beharrezkoa da.

Sarrera irekia da nahi duten guztientzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!