Ikasturte berria hasi dugu, eta eskola-komunitateak modu berezi batean jaso du ongietorria. Eskolako hormetako bat mural koloretsu eta biziz jantzi da. Forma, kolore eta irudi ezberdinez osatutako lan honek gure eskolaren aniztasuna, sormena eta elkarbizitza irudikatzen ditu. Pieza bakoitzak bere nortasuna badu ere, guztiek batera osatzen dute irudi bakarra.
Muralak eskola inguratzen duen espazioari bizitasuna eman dio, eta ikasleek, familiek eta langileek ikasturte hasiera beste modu batean bizitzeko aukera izan dugu.
Ongi etorri guztioi!
Eskerrak eman nahi dizkiogu Eider Epelde eta Arkaitz Urangari egindako margoketa lan honengatik.