Gaur egun, askotan ipuinak ohera joan aurreko errutina hutsera mugatzen ditugu. Baina, ipuinak kontatzeko moduak, giroak eta erabilitako baliabideek eragin handia izan dezakete haurren garapen emozionalean eta komunikatiboan. Horregatik, tailer honek galdera hauei erantzuten lagundu nahi die parte-hartzaileei: noiz eta nola kontatu ipuinak? Hobe al da irakurtzea ala ahoz kontatzea? Nola sortu giro egokia istorio bakoitzerako?
Saioaren gidaria Pello Añorga ipuin-kontalari ezaguna izango da, eta bere esperientzia eta jakintza partekatuko ditu bertaratzen direnekin. Tailerra euskaraz izango da, baina gaztelaniarako zuzeneko itzulpen zerbitzua ere eskainiko da, edonork parte hartzeko aukera izan dezan.
Hitzordua maiatzaren 7an izango da, arratsaldeko 17:30ean, Samaniegoko Haur Hezkuntzako eraikinean. Jarduera doakoa eta herritar guztiei irekia da, nahiz eta bereziki 7 urtetik beherako haurrekin harremana duten pertsonei zuzenduta egon. Gainera, zaintza zerbitzua egongo da, familiek lasaitasunez parte hartu ahal izan dezaten.
Ipuinak tresna indartsuak dira haurrekin harreman afektiboak sendotzeko, komunikazioa lantzeko eta irakurzaletasuna sustatzeko. Aukera paregabea da, beraz, baliabide berriak eskuratu eta egunerokoan aplikatzeko.