Gu prest, eta zu?

Erabiltzailearen aurpegia Samaniego-Gorosti 2026ko martxoaren 18a

Martxoak 23an Korrika Txikia ospatuko dugu Tolosako hiru ikastetxeok elkarrekin Alde Zaharreko kaleetatik zehar. Ekitaldia goizeko 10:30ean hasiko da. Haur hezkuntzakoak aldiz, Samaniegon bertan egingo dute beraien korrika txikia eskolari buelta batzuk emanez.

Bestalde, gauean iritsiko da korrika Tolosara eta Samaniego-Orixek 1.158km-an hartuko du lekukoa 23:12ean. Tolosako Plaza Zaharratik, zubi ingurutik, Zerkausia zeharkatuko dugu Trianguloa aldera.

Animatu gure hizkuntzari bultzada ematen eta etor zaitez korrika egitera!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!