Ate irekiak eta aurrematrikula

Erabiltzailearen aurpegia Samaniego-Gorosti 2026ko urtarrilaren 12a

Ate irekien jardunaldia izango dugu urtarrilaren 23an eta 24an. Aurrematrikula otsailaren 2tik 13ra egin ahalko da.

Ate Irekiak
  • Urtarrilaren 23an, ostiralean, 17:30ean eskolako ildo nagusiak eta Haur Hezkuntzako mugimendu autonomoaren inguruko aurkezpena, eta 18:00etan bisita.
  • Urtarrilaren 24an, larunbatean, 11:00etan eskolako ildo nagusiak eta Haur Hezkuntzako mugimendu autonomoaren inguruko aurkezpena, eta 11:30ean bisita.
Izena emateko: Esteka
 
Aurrematrikula
  • Online. Otsailaren 2tik 13ra ondorengo helbidean: https://ikasgunea.euskadi.eus
  • Ikastetxeko zuzendaritzan bertan. Otsailaren 2tik 12ra. 9:00-12:30 eta 14:30-16:30.
 
Komeni da txanda hartzea: idatzi idazkaria@samaniego-tolosa.com helbide elektronikora, edo deitu 943 65 10 63 telefono zenbakira.
Ekarri beharreko dokumentuak: elkarbizitza errolda (udaletxean eskatu edo guk eskolatik eskatu dezakegu), erregistro zibila edo familia liburua eta gurasoen NAN-a, pasaportea edo NIE-a.
 
Informazio gehiago ondorengo dokumentuan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!