Kafearen ondoren, eztabaida txiki bat sortu zen: El Plantio kiroldegia hiriburutik nahiko urrun dago eta batzuk taxian joatea gomendatu zuten; beste batzuk, oinez lasai-lasai joatea; beste batek autobus publikoa hartzeko proposamena egin zuen: internetez begiratu omen zuen hamar minutuero pasatzen zela autobusa eta “Linea 1 El Gamonal” autobusa hartu behar genuela… buf, a ze dilema! Zer egin orduan? Nola joan kiroldegira?. Eskerrak bigarren entrenatzaileak zentzu pixka bat jarri eta kotxeetan joatea erabaki zuela.
Jokalariak kiroldegira ordubete lehenago iristen gara beti. Jandako zaletu guztiak, berriz, Burgostik ibili ziren, ponpak eta abar erosteko asmoz; koreografia eta guzti entseatu zuten: dame una T, dame una A, dame una K, dame una E, TAKEEEEEEEEE!!!! Azkenean, askotan bezala, asko hitz egin eta gero ezer ere ez!
Partida ondoren, jatetxe italiar batera joan ginen denok elkarrekin afaltzera. Pianista eta guzti zegoen bertan. A ze momentu erromantikoak bizi ziren!
Hortik aurrera, Burgosko gauaz gozatzeko parada izan genuen. Eta honaino irakur dezaket! Norbaitek jakin nahi badu nolakoak diren Burgosko gauak, bidaiatu dezala datorren urtean taldearekin. Ateak irekita dituzue! Beno, bi detaile: Burgoseko moja politena ezagutu genuen, izena Sor-ro eta “Por el amor de esa mujeeeeeeeeeeeer”.
Igandean, 12:30ean hoteleko sarreran juntatu danok eta zerbait hartzera joan ginen, bazkaldu aurretik. Gero Burgosko katedrala ikusi, kafetxo bat hartu eta buelta Tolosara.
Beste behin, TAKEren esentzia eta marka maila gorenean utzi genuen. Segi dezagun bide horretatik gure ingurunea hobetzen!