Glaukoma #Japantour

7. eguna: Tokio

Erabiltzailearen aurpegia Glaukoma 2013ko aza. 5a, 12:00

Goiz jaiki gara gaur, Shogoren etxearen ingurunea ezagutzeko eta erosketa txiki btzuk egiteko. Buelta azkar bat egin dugu eguerdiko 12ak arte eta berriro etxean, maletak prestatzeari ekin diogu. Etortzerakoan baino dezentez beteago bueltatuko dira, Euskal Herrira daramatzagun oiroitzapen guztiekin (diskoak, kamisetak, opariak...).

Ordubatetan abiatu gara kontzertu aretora. Shogoren etxetik nahiko gertu egonda, taxian egin dugu bidea, eta oso merkea dela aitortu beharra daukagu, agian metroan ibiltzea baino merkeagoa. Iristi garenean Tex & Sun Flower Seed taldeko adiskideak ari ziren soinu froga egiten. Ondoren gure txanda. Froga egin eta berriro kalera, zerbait jatera.

Arratsaldeko 6etan hasi dira kontzertuak. Gaurkoan orain arte ezagutzen ez genituen bi talde ere aritu dira: Green Massive (roots reggae talde gozagarria) eta Thunder Beat, sekulako indarra erakutsi duen taldea, orain arte ikusi gabe geneukan formatu batean: MC bat rapeatzen, gitarrista bat, danbor japoniar tradizionalei egurra ematen zien perkusionista gazte bat eta bateria jole bat. Azken hau Euskal Herrian eta Bonberenean egondakoa, 3 Peace talde ezagunarekin.

Esan beharrean gaude kontzertuei hasiera eman dien DJak Bad Sound System-en bi abestirekin ireki duela bere saioa (Words, Sound and Power eta Beti Berdin). Nuff Respect for Bad Sound System!

Kontzertua oso berezia izan da guretzat. Orain arte ezagututako ikuslegoaren berotasunaz gain, Japoniako azken kontzertua izateak sorrarazi digun motibazioa gehitu behar zaio. Dena eman dugu eta komunikazio berezia egon da Tokiotarrekin. Eskerrikasko!

Ondoren, trago pare bat aretotik mugitu gabe, argazkiak bertako lagunekin eta Tex & Sun Flower Seed taldeko gitarjolearen (Hiroki) tabernara joan gara Shogo, Ike Chan eta galukomatarrak. Zerbeza, sake eta japoniar edari ezberdinak tarteko, inprobisaziorako tartea ere egon da, bertan utzi diguten gitarra batekin. Ike Chan haundiak ere Okinawa uharteko abesti tradizional bat jo digu, japoniako gitarra tradizional batekin. Parrandatxoa boatatzeko aukera izan dugu beraz, aireportura abiatu aurretik. Kontatuko dizuegu nola bueltatu garen. Arigato Tokio!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!