Glaukoma #Japantour

6. eguna: Yokohama

Erabiltzailearen aurpegia Glaukoma 2013ko aza. 4a, 23:44

Eguerdiko 12tan jaiki gara. Badirudi atzo baino deskantsatugoak jeiki garela. Gainera, gaurko eguna ez da atzokoa bezain gogorra izan, oso gozagarria izan da egia esan. Herrialde hau sopresaz beteta dago mendebaldean hezitako sei gazte hauentzat, zer esanik ez Shogo bezalako gidari bat izan ezkero. Big Up!

Metroz joan gara Tokiotik Yokohamara, eta asko eskertu dugu. Lehenik eta behin, dezentez azkarragoa delako (Yokohama Tokioren kaia izan da historikoki, gertu dago) furgonetaz ibiltzea baino eta bigarren, ordu asko eta asko pasa ditugulako aurreko egunetan furgonetan sartuta. 

Aretora iritsi eta sopresa galanta: etxe horratz baten 12. pisuan zegoen! Yokohamaren ikuspegi ederra geneukan aretoko lehio batetik, egia esan. Soinu froga egiten ari ginen bitarteal ilundu du (oso goiz iluntzen du hemen) eta orduan nabarmendu dira horrenbeste gustatzen zaizkigun hirien argiak.

Gaur ez digu astirik eman hiria ezagutzeko. Erosketa merkeak egin (todo a 105 yen delako denda batean) eta berehala joan behar izan dugu aretora. Iritsi garenean hasi dira Gnkosai Band taldearen kontzertua. Itzela benetan, sekulako maila tekniko eta artistikoa duen taldea, bateriajolea protagonista duela. Inolako handikeriarik gabe, harrituta geratu gara, batez ere isiluneen erabilerarekin. Maisu lana iruditu zaigu.

Ondoren EKD, gaurkoan perkusio jolerik gabe eta azkenak gu. Ederki pasatu dugu eszenatoki gainean. Kronika hauetan asko errepikatzen ari garen zerbait da, baina sinestezina  bertakoek kontzertuetan izaten duten jarrera.

Dagoeneko Shogoren etxean gaude, lotarako prest. Bihar azkeneko eguna, Tokion. Barruan geratzen zaigun guztia emateko gogoz gaude, baina aldi berean ez dugu hau bukatzea nahi. Gaurkoa bezalako kontzertuako egunero emango genituzke gustora.

Arigato Yokohama!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!