Glaukoma #Japantour

5. eguna: Nagoya

Erabiltzailearen aurpegia Glaukoma 2013ko azaroaren 3a

Nagoya, Japoniako 3. hiri garrantzitsuena. Industria gune nagusia herrialde honetan, Tokio bezain handia ez bada ere, sekulako piztia da horrelako hiririk ikusi ez duen begi hauentzako. Horrelako metropolien tamainan pentsatzen hasiz gero gure txikitasunaz jabetzen gara. Bertigoa sartzen zaigu egia esan.

Ordu asko pasa ditugu gaur errepidean. Bira baten alderdi ilunena da, furgonetan sartuta orduak eta orduak igarotzea. Ez zaigu axola, pena merezi duelako. Ordubiak aldera iritsi gara Nagoyara, ederra iruditu zaigun areto batera. %100 underground, izpiritua mantentzen duten horietakoa: Sonset Strip. Oso txikia garitoa, 80 pertsona sartuta lehertzehar egoten da. Soinu froga egin eta ohiko bueltatxoa hiriko erdigunetik. 

Kontzertua beroa izan da. Nekea nabaritu zaigu aurreneko abestietan, baina ikusleek lortu dute euren indarrarekin barruan geneukan guztia ematea. Hustu egin gara eszenatokian, benetan nekatuta amaitu dugu. Hala ere oso gustora egon gara, hasteko, lokala ederra iruditu zaigulako. Bero-beroa, iluna, kez betea, txikia... Baliteke batzuentzako adjetibo hauek negatiboak izatea, baina gure kasuan (lokal honekin behintzat), alderantziz izan da. Izaera berezia zuen tokia iruditu zaigu, historia asko lau pareta horien artean. Ehundaka talde bertatik pasata, gaur gure aurretik jo dutenak aipatzea derrigorrezkoa iruditzen zaigu: Kaz Sudo (Caribbean Dandy taldeko kidea DJ lanetan), DJ Txako, Dub Bastards, EKD, Tex & Sun Flower Seed, Udagawa Bekkan Band, Traditional Asia... 

Ezer gutxi gehiago esateko. Kontzertua amaitu eta zuzenean furgonetara. Iritsi gara Tokiora, Shogoren etxera. Ohera goaz berehala, leher eginda gaude. Eskerrikasko! Big Up Nagoya and Sonset Strip!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!