Abian da Gipuzkoako Pilota Egokituko Txapelketa, inoiz baino lehiakide gehiago dituela

Erabiltzailearen aurpegia Gipuzkoako Hitza. Aitziber Arzallus 2025eko otsailaren 7a

Gipuzkoako Pilota Egokituko Txapelketako parte hartzaileak, larunbatean, Zarautzen. INTZA TRULA

Lau kirol elkartetako 34 pilotari ari dira parte hartzen aurtengo txapelketan; horietatik lau, emakumeak. Buruz buruko finalak martxoan jokatuko dituzte, Asteasun, eta binakakoak, maiatzean, Oiartzunen.

ipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak gaur zortzi ekin zioten Gipuzkoako Pilota Egokituko Txapelketari. Txapelketak hamabosgarren aldia du aurtengoa, eta inoiz baino kirolari gehiago ari dira parte hartzen. 34 lagun ari dira, eta horietatik lau emakumeak dira. Urtarrilaren 28an egin zuten txapelketaren aurkezpena, Zarautzen, eta, hain zuzen, han izan zen lehen jardunaldia.

Hainbat lagun izan ziren aurkezpenean, hala nola Mikel Merino eta Amaia Zendoia Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko ordezkariak, Juan Carlos Etxeberria Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko zuzendari teknikoa, Marta Pastor Foru Aldundiko Kirol zuzendaria eta Inaxio Illarramendi Zarauzko Kirol zinegotzia. Haiez gainera, txapelketan parte hartzen ari diren Haritz Lertxundi, Lorea Iribar, Leire Esnal, Leire Troitino eta Luis Zulaika pilotariak ere izan ziren agerraldian. Aurkezpenean esan zuten «osasuntsu» dagoela Pilota Egokituko Txapelketa, urtez urte pilotari gehiagok egiten baitute parte hartzeko urratsa. Aurten, esaterako, iaz baino hiru gehiagok hartuko dute parte. Gainera, Zendoiak zehaztu du joan den urtean izena eman ez zuten bost pilotari gazte arituko direla. Merinoren ustez, elkarteen lan «ona» erakusten du horrek.

Jarraitu hemen irakurtzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!