Bertako esentzia Zelai Ariztin

Erabiltzailearen aurpegia Lide Egizala Urteaga 2024ko urriaren 14a

Elena Arrese, 2022an, Villabona-Amasako Hika txakolindegian, 2022an, bere lanen erakusketa batean. JOSEBA URRETABIZKAIA

Elena Arresek Kontaketak erakusketa inauguratu zuen astelehenean, Zumarragako Zelai Arizti kulturgunean. 23 obraz osatuta dago, eta Urolako ibarraren muina islatu nahi izan du denetan. Urriaren 28ra arte egongo da zabalik.

Elena Arresek (Tolosa, 1966) Historia eta Geografia graduko lizentzia du, baina askotariko diziplinetan aritzen den artista bat da gaur egun. Haurra zela piztu zitzaion arterako interesa, eta interes hori ogibide bihurtzea erabaki zuen ikasketak bukatu berritan. 1989az geroztik ari da bere lanak munduko hainbat herrialdetan erakusten, hala nola AEBetan, Mexikon, Grezian, Turkian eta Frantzian. Erroetara itzultzea erabaki du orain, Kontaketak erakusketa inauguratu baitu berriki, Zumarragako Zelai Arizti kulturgunean. Arreseren (Tolosa, 1966) hitzetan, «barruko bidaia pertsonal» bat egiteko balio izan dio proiektuak. Astelehenean zabaldu zuten erakusketa, eta hilaren 28ra bitartean izango da bisitatzeko aukera.

Altzoko baserri batean bizi da Arrese, mendian, naturaz inguratuta, eta, hain justu, bere «inguruko paisaia, natura eta giza irudia» izan ditu inspirazio iturri. Azaldu du elementu horiek eragiten dizkioten emozio eta sentimenduak irudikatu nahi izan dituela, eta, bide batez, horien inguruko «gogoeta» bat sortu. 

Jarraitu irakurtzen

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!