Elkarrizketa

«Garrantzitsua da sexuaren gaia txikitatik lantzea»

Erabiltzailearen aurpegia Mikel del Val 2024ko irailaren 25a

Asexora-T programak gazteentzako sexu-aholkularitza zerbitzua eskaintzen du, Irunen. Maialen Dorronsoro Albizturko sexologoa da programaren arduraduna.

Irungo Udalak abian du gazteentzako sexu aholkularitza zerbitzua. Asexora-T izena du, eta Maialen Dorronsoro sexologoak (Albiztur, 1994) kudeatzen du, Martindozenea Gaztelekuan. Zerbitzuak errespetua eta berdintasuna ditu ardatz. Asteazkenetik ostiralera izaten da, 09:00etatik 18:00etara. Gazteek sexuaren gainean dituzten kezkak eta zalantzak argitzeaz gain, gazteekin harremana dutenekin ere egiten du lan. Irungo erdigunera lekualdatuko dute egoitza, zerbitzua herritarrentzako eskuragarriagoa izan dadin.

Zer da Asexora-T zerbitzua?

Irungo Udaleko Gazteria arlotik abiatu den sexu-aholkularitza zerbitzu bat da. Haur, nerabe eta gazteentzako zerbitzua da. Gazteekin hasten gara lanean, baina haiekin kontaktuan daudenengana ere iritsi nahi dugu. Apustu indartsu bat egin du udalak. Beste herri batzuetan, beharbada, aholkularitza askoz puntualagoa izaten da. Gurean, asteazkenetik ostiralera egoten naiz ni, goizetik arratsaldera.

Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitza-n.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!