Elkarrizketa

«Heriotza hain gertu duzunean, guztia pribilegio bat da»

Erabiltzailearen aurpegia Jone Arruabarrena 2024ko maiatzaren 13a

Aloña Erauskin, astelehenean, Berrobin, Aloeder proiektuko poltsa aldean duela. JON URBE / FOKU

Bihotzeko gaitz bat dauka Aloña Erauskin berrobitarrak, eta gaixotasunaren inguruan kontzientzia sortzeko hasi zuen Aloeder podcasta. Sare sozialetan ere hedatu du proiektua.

Bihotzeko arazo larri batekin jaio zen Aloña Erauskin (Berrobi, 1999). 24 orduko bizi itxaropena eman zioten medikuek, baina mende laurden bat darama bizirik, bere gorputzak sortu zuen malformazio bati esker. Bere istorioa zabaltzen hasi da sare sozialen bidez, eta joan den irailean Aloeder podcasta ere jarri zuen martxan. Kontzientzia sortzeaz gain, gai sozialak lantzen ditu podcastean, elkarrizketen bidez.

Zer gaitz daukazu diagnostikatuta?

Sortzetiko kardiopatia konplexu bat daukat, zuzendu gabea. Hau da: biriketara doan arteria dilatatuegia daukat. Horren ondorioz birikak odolez beteko zirela uste zuten medikuek, baina 25 urte daramatzat hala, noiz arte ez dakigun arren. Horrez gain, beste arazo batzuk dauzkat: aurikula eta bentrikuluak alderantziz jarrita, esaterako.

Jarraitu irakurtzen 'Gipuzkoako Hitza'-ren webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!