Urtez urteko bidea, mendizaletasuna sustatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Mireia Galarza Bastida 2024ko martxoaren 2a

Zestoako Agiro mendi taldeak iaz antolatu zituen ibilaldi neurtuetako bat. Iturria: Gipuzkoako Mendizale Federazioa

Eskolarteko Ibilaldi Neurtuen 35. aldia egingo dute bihar, eta tartean dira Villabonako Aizkardi eta Tolosako Alpino Uzturre elkarteak. «Ohiko parte hartzea» espero dute.

Gazteen artean mendizaletasuna sustatu eta inguruko txokoak ezagutzeko asmotan sortu zituen Gipuzkoako Mendizale Federazioak Eskolarteko ibilaldi neurtuak. Aurtengoa bihar egingo dute, eta urteurren borobil bat ospatuko dute: 35. aldia. 1988an egin zuten lehendabizikoz, eta 1994tik, eskualdeetan banatuta, txandaka antolatzen dituzte Gipuzkoa mailako mendi elkarteek ibilaldiak herri bakoitzean. Aurten, Arrasateko Besaide, Oiartzungo Girizia, Villabonako Aizkardi, Zarauzko Pagoeta eta Zegamako Amezti elkarteen txanda izango da. Egun horretaz gain, Finalista Eguna antolatzen du federazioak, mendi elkarte baten laguntzarekin. Urte honetakoa urriaren 20an egingo dute, Tolosako Alpino Uzturre elkarteak antolatuta.

Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!