Belaunaldien arteko saioa

Erabiltzailearen aurpegia Unai Zubeldia 2023ko urriaren 20a

Bertsolariak, irailaren 29an, Ikaztegietako ostatuan, aurtengo Pello Errota sariketaren bigarren eta azken kanporaketan.

III. Pello Errota sariketaren finala jokatuko dute gaur gauean, Asteasun. Unai Mendizabal, Iñaki Gurrutxaga, Jexux Mari Irazu eta Eñaut Martikorena ariko dira bertsotan.

Pandemiak erdi-erdian harrapatu zuen Pello Errota bertso sariketa. Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak 2019an antolatu zuen lehen aldiz sariketa —Eneko Lazkoz izan zen txapeldun, urriaren 20an, Asteasuko Iturri-Ondo jatetxean—, eta abenduaren 27ra arte atzeratu behar izan zuten 2020koa, bigarrena, COVID-19aren pandemiaren eraginez; pilotalekura lekualdatu zuten saioa, segurtasun neurriak bermatzeko —Amaia Iturriotz nagusitu zen—. Gaur izango du finala hirugarren aldiak, Asteasuko Iturri-Ondo jatetxean, 20:30ean, bertso afari egituran. Jexux Mari Irazu (Larraul, 1972), Iñaki Gurrutxaga (Orio, 1981), Unai Mendizabal (Zizurkil, 1992) eta Eñaut Martikorena (Hernani, 1995) ariko dira kantuan, Imanol Artola Felix-en aginduetara. Sarrerak salgai daude oraindik, Iturri-Ondon bertan edo 679-62 89 14 zenbakian —bizum bidez—, 25 euroren truke.

Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!