Tolosako Usabal kiroldegiko langileen greba

Tolosako kiroldegiak lau hilabetetik gora daramatza itxita, lan gatazka dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Jone Arruabarrena 2023ko irailaren 22a

Iturria: Gorka Rubio / FOKU

Enpresa pribatuek kudeatutako Gipuzkoako hainbat kiroldegitan gatazka bera izan da. Soldata igotzea eta lanorduak aitortzea nahi dute Usabalgo langileek.

137 egun; hau da, lau hilabete eta bi aste eskas. Denbora hori igaro da Tolosako Usabal kiroldegia itxi zutenetik. Bertako langileek greba hasi zuten, kiroldegia kudeatzen duen azpikontratatutako BPXport enpresak uko egin ziolako haien lan baldintzak hobetzeari; gatazka konpondu arte kiroldegiak ezingo du aterik ireki. Joan den ikasturte amaieran hasi zuten greba eraikineko 31 langileetatik 29k, eta “nola edo hala” moldatu ziren orduan kiroldegiko erabiltzaileak eta kirol ezberdinetako klubak. Iraila hastearekin batera, ordea, konponbide bat eskatu dute herritarrek. Ez da Gipuzkoan halako gatazka bat dagoen lehen aldia; azken urtean Urnietan, Zarautzen eta Irunen izan dira arazoak enpresa pribatuek kudeatutako kiroldegietan.

 

Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!