Elkarrizketa

Jon Gotzon Gurrutxaga, ‘DJ Bull': «Saioetan, ia-ia dena inprobisatzen dut»

Erabiltzailearen aurpegia Miren Garate 2023ko uztailaren 21a

DJ Bullek esan du abestiak buruan eta disko gogorrean dituela joaten dela musika jartzera, baina egoeraren arabera moldatzen du zerrenda. Errenterian izango da gaur, eta atseden gutxi izango du uda osoan.

Hogei urtetik gora daramatza musika jartzen Jon Gotzon Gurrutxaga DJ Bull-ek (Cambrils, Herrialde Katalanak, 1974). Errenteriako jaietan izango da gaur eta igandean. Agenda betea izango du udako gainerako asteetan ere. Uste du gaur egun duela urte batzuk baino dantza gehiago egiten dela.

Han eta hemen dira jaiak asteotan. Zer moduz hasi duzu uda?

Urte osoan izaten dira ekitaldiak, baina uda bete-betea daukat: uztailean hemeretzi saio ditut, eta abuztuan, 22. Orain arte egindako saioak oso ondo atera zaizkit, eta gustura nago.

Badira urte batzuk herriz herri hasi zinenetik DJ lanetan.

Aurrez Tolosako taberna batean ibiltzen nintzen, baina 2000. urtean hasi nintzen Euskal Herriko kale, txosna, gaztetxe eta abarretan musika jartzen. Esan daiteke duela 23 urte ezkondu nintzela jaiarekin.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Gipuzkoako Hitza-n.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!