Erreportajea

Txikitasuna ospatzeko eguna

Erabiltzailearen aurpegia Miren Garate 2023ko ekainaren 9a

Argazkia: Gorka Rubio / FOKU

Lizartzan egingo dute aurtengo Eskola Txikien Festa, igandean, eta herri txikietan eskola izateak duen garrantzia gogoratuko dute bertan. Ikasturte honetan, 66 ikasle ditu Lizartzako eskolak. Ikasle, irakasle eta gurasoen artean sortzen den «gertuko harremana» nabarmendu dute denek.

Urte berezia ari da izaten Lizartzako herri eskolako ikasle, guraso eta irakasleentzat, Eskola Txikien Festaren antolaketan murgilduta baitaramatzate azken hilabeteak. Igandean izango da, 10:00etatik aurrera. Maider Balerdi eskolako gurasoak esan du «ilusio handiz eta arduraz» antolatu dutela eguna. Ohi bezala, Eskola txikiak bizirik, herri eta auzo txikiak bizirik leloarekin egingo dute, eta herri txikietan eskola izateak duen garrantzia aldarrikatuko dute.

Herriko plazan dago Lizartzako eskola, eta ikasturte honetan 66 ikasle izan ditu. Lizartzako eta Orexako eskola da berez —garraio zerbitzua dute Orexatik—, baina badituzte Gaztelu, Txarama-Leaburu eta Azkaratetik (Nafarroa) etortzen diren ikasleak ere. Hamalau irakaslek, jangelako hiru begiralek eta garbitzaile batek osatzen dute lantaldea. «Ikas komunitate oso polita dugu. Oso gertuko harremana dugu gure artean, umeekin, gurasoekin…», kontatu du Gotzone Bengoetxea eskolako zuzendariak.

Haren esanetan, garai batean bazeuden zalantzak eskola txikien inguruan, maila akademikoan ez ote zeuden besteen pare edo. «Baina uste dut hori gaindituta dagoela. Eskola txikian ikasteko aukera izatea pribilegio moduan ikusten da gaur egun».

Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!