Elkarrizketa

«Abaltzisketan inork ez du izan nahi ordezkari»

Erabiltzailearen aurpegia Miren Garate 2023ko maiatzaren 12a

Herritarrek proposatzen dituzte hautagaiak Abaltzisketan. Ondorioz, kargua onartzera ia behartuta egoten direla esan du Zubizarretak.

2011tik da Abaltzisketako alkatea Jon Zubizarreta (Abaltzisketa, 1977), eta karguan jarraituko du, bera buru duen Herrigintza zerrenda bakarrik aurkeztu delako udal hauteskundeetarako.

Abaltzisketan, Herrigintza zerrenda soilik aurkeztuko da hauteskundeetara. Nola osatu dituzue zerrendak?

Abaltzisketan inork ez du izan nahi udal ordezkari. Orduan, barne hauteskunde moduko bat egiten dugu. Gutun bat bidaltzen da etxeetara, eta bakoitzak esaten du zein nahiko lukeen izatea alkate edo zinegotzi. Horretarako, hautetsontzi bat jartzen dugu udaletxean, eta hara eramaten dira izenak. Boto gehien lortzen duena erdi behartuta dago onartzera. Zerrendan aurreneko hamaiken artean geundenetatik hamar geratu gara. Herriak ardura hori eman badizu, onartu egiten duzu.

Udal hauteskundeetarako zerrenda bakarra dago, baina foru hauteskundeetarako, 2019an, nahiko parean ibili ziren EAJ (%50,5) eta EH Bildu (%46,5). Zerrendak era horretara osatuta, erraza da hautetsiak ados jartzea proiektuetan?

Akaso, eragingo du, baina hemen gauzak beste era batera egiten dira. Txikitatik erakutsi digute herriaren alde egiten. Aurrekoan ere, herri batzarrean, 39 lagun elkartu ginen. Hirurehun biztanleko herri batentzat asko da hori.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Gipuzkoako Hitzan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!