Gipuzkoako hainbat zahar etxetako egoiliarrek bisitari bereziak izango dituzte maiatzean. Bertsolari bikote bat joango da zentro bakoitzera, eta ordubete inguruko saioa egingo dute. Adin Adin da egitasmoa. Ez da ideia berria, zortzigarren aldia izango baita aurtengoa.
Jaione Sagarna Matia fundazioaren Zumaiako Otezuri zahar etxeko gizarte langilearen arabera, “oso positiboa” da dinamika, eta, horregatik, urtetik urtera “geroz eta egoitza gehiago” batu dira egitasmora. Aurten, Gipuzkoa osoko hamazazpi udalerritako 21 zahar etxek hartuko dute parte —hemezortzik parte hartu zuten iaz—. Adin ezberdineko 25 bertsolari gipuzkoar arituko dira kantuan, iaz baino sei gehiago.
Eskualdeko saioak:
- Maiatzak 5, ostirala (11:15). Tolosako Iurreamendi zahar etxean. Amaia Agirre eta Anjel Mari Peñagarikano.
- Maiatzak 10, asteazkena (17:00). Tolosako Uzturre egoitzan. June Aiestaran eta Sebastian Lizaso.
Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitzaren webgunean.