Elur egunetan, zailtasunak

Erabiltzailearen aurpegia June Romatet 2023ko urtarrilaren 13a

A-15 autobidean, Andoain eta Iruñea artean, urtarrilaren 28an hasiko dituzte Oindolar eta Gorosmendi tuneletako lanak. Elur abisuekin, itxita egongo da Andoain-Berastegi zatia.

Orain arte elur kontu handirik izan ez den arren, Gipuzkoako Foru Aldundiak iazko azaroan aurkeztu zituen aurtengo Neguko Bidezaintza Planaren xehetasunak. Elurra kentzeko makina eta materialez gain, berritasun bat izango da aurten: urtarrilaren 28an lanak hasiko dituzte A-15 autobidean, Oindolar eta Gorosmendi tuneletan, Iruñeko noranzkoan. “Errepidea Europako zuzentaraura egokitzeko obrak izango dira”, esan du Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako diputatuak: “Estaldurak sendotu eta instalazioak hobetu nahi ditugu gune horretan”. Horregatik, autobidea erabat itxiko dute 700 metrotik behera elurra egin dezakeela abisatzen dutenean.

Urtebete atzera, antzeko egoera izan zuten Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan, Belabieta tunelean konponketak egin zituztelako; gorabehera dezente izan zen orduan, nahiz eta behin bakarrik itxi zuten errepidea —aurretik, San Lorentzoko tunelak ere egin zituzten, bi noranzkoetan—. Iaz kexu agertu ziren Tolosaldeko hainbat herri, nabarmen eragin zielako bide ixteak. Herritarrek beste errepide batzuk erabili behar izan zituzten, eta ibilbide luzeagoak egin.

Aurretik egin antzera, aurten ere tuneletako konponketak egiteko ohiko lau erreietatik bira igaroko dira bi noranzkoak, ingurabide baten bidez. “Nahiz eta trafikoa mantsotzeko arriskua dagoen, lanak egiteko ez dago beste modurik, eta, horrela, elur abisurik ezean, errepidea ez dugu guztiz itxi beharko”, azaldu du Oiarbidek.

Jarraitu irakurtzen, hemen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!