Elkarrizketa

«Erabiltzaileei beren prozesu pertsonalean laguntzea da helburua»

Erabiltzailearen aurpegia Miren Garate 2022ko aza. 18a, 15:51
Argazkia: Andoni Canellada / FOKU

Buruko gaixotasunak diagnostikatuak dituztenekin lan egiten du Gizaide fundazioak. Oraindik ere «estigmatizazio» handia jasaten dutela esan du Kontxi Elexpe Gizaideko lehendakariak, eta gizartea sentsibilizatzeko beharra nabarmendu du.

Mende laurdena bete du Gizaide fundazioak, buru osasuneko arazoak dituztenei laguntzeko sortutako fundazioak. Urteurrenaren harira, Osasun mental ona izateko komunitateak duen garrantzia izeneko jardunaldia egingo du gaur, Donostian. Kontxi Elexpe (Irura, 1966) Gizaideko lehendakariaren esanetan, prebentzioari begira, berebiziko garrantzia du komunitateak.

25 urte egin ditu Gizaide fundazioak. Zer helbururekin sortu zen?

1997an, fundazioan lanean hasi ginenean, buru osasunaren mundua nahiko ezezaguna zen artean. Osasun mentaleko arazoak zituzten eta marjinazio arriskuan zeuden emakumeekin hasi ginen. Pisu bat ireki genuen Donostian, Ategorrieta auzoan, emakumeentzat bakarrik, eta eguneko zentro misto bat haren azpiko aldean. Horrelaxe hasi ginen.

Egun, hiru etxe dituzue: bi emakumeentzat, Donostian, eta beste bat gizon eta emakumeentzat, Andoainen. Eguneko zentro bat ere badu Gizaidek, eta, salestarrekin elkarlanean, prestakuntza tailer bat eskaintzen duzue. Zer helburu nagusirekin lan egiten du fundazioak?

Gizaideren helburua da erabiltzaileei beren prozesu pertsonalean laguntzea. Toki bat emateaz gain, askok apurtuta edukitzen dituzte familiarekin loturak, eta horiek berriro sortzen laguntzen diegu guk; beren autonomia lantzen dugu; gizarteratzea ere lantzen dugu… Azken batean, buruko arazoak dituzten pertsona hauek oso estigmatizatuta daude, eta bai beraiei eta bai kanpokoei beldur pixka bat ematen die harreman horiek sortzeak. Beraiek protagonistak direla, berriro bizipoza izan dezaten lagundu nahi diegu.

Jarraitu irakurtzen hemen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!