COVID iraunkorra artatzeko unitate espezifiko bat nahi dute gaixoek

Erabiltzailearen aurpegia Miren Garate 2022ko urriaren 28a

Argazkia: Jagoba Manterola/Foku/Gipuzkoako Hitza

Hainbat arlotako espezialistekin, Gipuzkoan bertan «arreta osoa» jasotzeko aukera eskatu diote Osakidetzari. COVID iraunkorrari lotutako protokolo bateraturik ez dagoela diote.

Hilabete batzuetan ia gai bakar izan ostean, bakanduz joan dira COVID-19ari buruzko albisteak. Baina burua altxatu ezinda dabiltza oraindik zenbait herritar. Gaixotu ziren, eta ez dira sendatu: COVID iraunkorra dute. Eta haien sentsazioa da hobera egin beharrean, okerrera ari direla egiten. Horregatik, Gipuzkoan bertan “arreta osoa” emango dien unitate berezi bat sortzeko eskatu diote Osakidetzari, eta baita COVID iraunkorra duten gaixoentzako protokolo bateratu bat sortzeko ere.

Astelehen goizean, 11 lagun elkartu dira Tolosako Triangulo plazan. Horiez gain, Gipuzkoako beste hogeiren bat gaixo ere badaude Long COVID Euskal Herria elkartean, baina badakite askoz gehiago direla antzeko egoeran daudenak; izan ere, zenbait ikerketaren arabera, COVID-19a izan dutenen %10ek hainbat sintoma dituzte gerora ere.

Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitzan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!