Bizitzeko modu bat jaialdi bihurtuta

Erabiltzailearen aurpegia Unai Zubeldia 2022ko ekainaren 3a

Bonberenea Ekintzak 20 Urte ospakizun jaialdia egingo dute bihar Tolosako Bonberenea gaztetxean. 18:00etan hasita, hamalau musika talde eta hiru DJ igoko dira eszenatokira.

Ospakizun bat izango da biharkoa, azken hogei urteotan Tolosako Bonberenea Ekintzak plataforma euren egin duten musika taldeak eta sustatzaileak elkartzeko plaza bat. Patxi Muñoa Bonberenea Ekintzak plataformaren koordinatzaileak aitortu du 2002ko maiatzean “jolas baten moduan” ekin ziotela bideari. “Bonberenea gaztetxean zeuden musika taldeek euren proiektuak garatu ahal izateko eman genuen lehen pausoa, baina proposamen gehiago jasotzen hasi ginen pixkanaka, eta 108 disko kaleratu ditugu dagoeneko”. 112 izango dira urtea bukatzerako, disko bat grabatzen ari baitira Elle Belga Fany Alvarez eta Jose Luis Garciaren proiektua, Ama Say, Joseba Irazoki eta Petti, eta Arima.

Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!