Erreportajea

Digitalizaziotik humanizaziora

Erabiltzailearen aurpegia Ariane Vierbücher 2022ko ekainaren 3a

Ibarrari lekukoa hartuta, Itsasondon ere martxan daukate tutoretzapeko liburutegiaren proiektua. Haurrak digitalizaziotik aldentzea da helburua, etxeko lanak egiten lagunduta eta literatur saioak antolatuta. Astelehenetan biltzen dira beti.

Koronabirusak gauza asko kendu dizkio gizarteari, baina, testuinguru horretan, alternatibak ere bilatu dituzte askok, eta oso ekimen interesgarriak jarri dituzte martxan. Ibarran, adibidez, 2019-2020ko ikasturtean herriko irakurketa plana jarri nahi izan zuen martxan udalak, baina, koronabirusaren eraginez, bertan behera utzi zuten. Proiektu haren alternatiba gisa jaio zen tutoretzapeko liburutegia.

Bi urte beteko dira laster egitasmoa abian jarri zutenetik. Astean bitan elkartzen dira gaztetxoak eta boluntarioak, astearteetan eta ostegunetan, etxeko lanak egin, liburuak irakurri eta hausnarketak egiteko. Gainera, bi astez behin, Galtzagorri elkarteko Imanol Mercerok liburu bat irakurtzen die, eta harekin lantzen dute gero. Orain arte irakurri dituzten liburuen katalogoa ere osatu dute; 90 liburu irakurri dituzte.

Tutoretzapeko liburutegia hiru urteko proiektu pilotua da, eta Lehen Hezkuntzako 5. mailan hasi eta DBH Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailara artean irauten du.

Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!