Elkarrizketa

"Udal zinegotzi izatea da politikan dagoen eskolarik garrantzitsuena"

Erabiltzailearen aurpegia Unai Zubeldia 2022ko mai. 6a, 09:50

Gorka Rubio / FOKU

Aldundian ari da lanean 2015etik, baina Jose Ignacio Asensiok ez dauka ahazteko 2011tik 2016ra Tolosako Udalean egin zuen lana. "Gipuzkoarren aniztasuna" bermatu nahi dutela esan du.

“Erabat tolosar” sentitzen du bere burua Jose Ignacio Asensiok (Tolosa, 1966), Gipuzkoako Ingurumen diputatu eta PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusiak. Ekonomia ikasketak eginda, hainbat enpresa pribatutan aritu zen lanean urte luzez, Patxi Lopezek 2009an Euskotreneko zuzendari izateko deitu zion arte —2009tik 2013ra—. 2011tik 2016ra Tolosako Udalean zinegotzi izan zen, eta aldundian ari da lanean 2015etik. Irmo esan du arazo bat konpondu dutela Zubietako errauste planta eraikita.

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen diputatua, eta Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia. Hasteko, egokia al da deskribapen hori?

Bai… Ni aspaldi hasi nintzen politikan, alderdi sozialistan: duela 30 urte gutxienez. Familiatik jaso dut kultura hori. Errepublika eta gerra garaian arazo larriak izan zituen aitonak; gure aita, berriz, klandestinitatean ibili zen, eta alderdi sozialistako zinegotzia izan zen gero. Etxean betidanik ikusi izan dut konpromiso politiko hori. Unibertsitate garaian eman nituen lehen pausoak, PSE-EEko alderdikidea nintzela, 1980ko hamarkadaren hasieran, Gesto por la Paz taldean [Bakearen Aldeko Koordinakundea].

Tolosarra, 1966an jaioa, Bazterra bigarren abizena duena, bi umeren aita… Zer gehiago da garrantzitsua edo ezinbestekoa zure azalpenean?

1969an, frankismo garaian, Tolosako Laskorain ikastolan sartu ninduten gurasoek, 3 urterekin; datu hori ere garrantzitsua da, batzuek batzuetan zalantzan jartzen dutelako sozialisten konpromisoa. Bost anai-arreba gara gu: lau anaia, eta gazteena, arreba. Ikastolara joan ginen denok. Erabat tolosarra naiz, Tolosan bizi naiz, eta ez daukat bestelako asmorik.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!