"Sahararren egoera ez da ateratzen komunikabideetan”

Erabiltzailearen aurpegia Miren Garate 2022ko apirilaren 8a

Bi urteko etenaldiaren ostean, berriz ere martxan da Oporrak Bakean programa, eta Saharako 110 haurrek igaroko dute uda Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Lehen aldia izango da guztientzat. Oporrak Bakean programaren Gipuzkoako koordinatzailea da Elixabet Eizagirre (Leaburu, 1984).

Sahararrek 46 urte daramatzate kanpalekuetan bizitzen, eta azken bi urteak “nahasmen handikoak” izan direla esan du Elixabet Eizagirrek (Leaburu, 1984), Oporrak Bakean programaren Gipuzkoako koordinatzaileak. Pandemiak nazioarteko laguntza jasotzeko aukera mugatu zien, eta, egoera horren erdian, 2020ko azaroan, gerra hasi zen berriz ere. Beraz, aita, osaba edo anaia gerran utzita etorriko dira haur batzuk ekainean, “eta ez dute jakingo itzultzen direnean senide hori bizirik egongo den edo ez”.

Martxoaren 27an amaitu zen Oporrak Bakean programan harrera familia gisa izena emateko epea. Zenbat animatu dira?

Nafarroan oraindik zabalik dago epea, baina Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 110 familia lortu ahal izan ditugu. Kanpaina espresa izan da, eta hutsetik hasi behar izan dugu. 50 familia lortzea jarri genuen helburutzat; beraz, oso pozik gaude.

COVID-19aren eraginez, aurreko bi urteetan ez da egon Oporrak Bakean programarik. Nola eragin dizue horrek?

Sahararrek 12 urte egin arte izaten dute etortzeko aukera, eta, azken bi urteotan programa izan ez denez, 2019ko udan egondako haurrik ez da etorriko aurten, adinagatik. 8 urteko haurrak izango dira denak. Harrera familia batzuek errepikatuko dute, aurrez hartutako haurren baten senideren bat etorriko delako edo beste familia batekin animatu direlako, baina gutxi dira. Aurreko urteetan 310 haur ekartzen genituen, eta 180 familia errepikatzailerekin hasten ginen. Aurtengo ahalegina izan da zerotik 110 familiara iristea.

Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!