Gainezka egiteko azken tanta, gertu

Erabiltzailearen aurpegia Miren Garate 2022ko api. 1a, 13:11

Iturria: Yeko Photo Studio

EHNEk eta Enbak esan dute ekoizpen kostuen gorakadak lehendik ere larria zen egoera okertu baino ez duela egin. Egungo baldintzetan irautea "ezinezkoa" dela diote.

COVID-19aren pandemiarekin, komuneko papera izan zen; eta, garraiolarien greba ikusita, badaezpada esnea erosteari eman dio jendeak, dendetako apalategiak husteraino. Irudi horiek ikusita burura zer datorkien galdetuta, antzeko analisia egin dute nekazaritza sindikatuetako ordezkariek. “Falta direnean estimatzen dira gauzak. Zer pentsatu handia eman behar liguke ia produktu guztietan mendekoak izan, eta, hala ere, bertako ekoizleak desagertzen ari direla ikusteak”, esan du Garikoitz Nazabal Gipuzkoako EHNEko presidenteak. Antzeko zerbait dio Asteasuko Bulano baserriko Mikel Arteaga Enbako kideak ere. “Jeneroa falta ez den bitartean, ez gara kezkatzen, berdin digu nondik datorren. Baina larritzen bagara, prezioak ere ez digu axola izaten, bestela luparekin begiratzen diogun arren”. Biek azaldu dute jendeak ohi baino gehiago erosi duelako egon dela esne falta, ez beste ezerengatik. Baina ohartarazi dute esnea ateratzen duten baserritarrak jarduera uzten ari direla, eta berehalako neurriak eskatu dituzte: “Baldintza hauetan ezin dugu iraun. Jasanezina da egoera”.

Bizi dutena azaltzeko, agonia hitza erabili du Nazabalek. “Urte asko daramatzagu dendetan esnea low cost produktu gisa saltzen; amu moduan erabili izan da; harekin irabazirik ez izanda ere, saltokiek bazekitelako beste produktu batzuekin lortuko zutela etekina”. Horri, bestelako zailtasun batzuk gehitu zaizkio azken boladan. Urte eta erdi bat egin du atzera Arteagak; haren hitzetan, 2020ko udan hasi ziren garestitzen ganaduarentzat behar izaten dituzten pentsuak. “Orduan, arrazoia izan zen burtsan zerealekin jolasten hasi zirela. Zeinen eskuetan geunden ikusita, larritzen hasi ginen gu, ez genekielako zer bilakaera izango zuen kontu hark. Animaliei jaten eman behar zaie, eta, premia dugunez, ordaintzea beste erremediorik ez zaigu geratzen guri”.

Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!