“Aspergerra dugunok oso literalak izan ohi gara”

Erabiltzailearen aurpegia Miren Garate 2022ko otsailaren 18a

Iturria: Jon Urbe/FOKU

Ume-umetatik sentitu izan du Jaime Etxebeste tolosarrak "ezberdina" zela. "Entrenatuta" dagoela dio, baina bere partetik ere asko jarri behar izan duela gizartera egokitzeko. Jazarpena jasan zuen eskolan, eta depresio bat ere izan du.

Aspergerra izatea zer den azaltzea ez dela oso erraza dio Jaime Etxebestek (Tolosa, 1991): “Badakit zerbait dudala, baina ez naiz gaizki sentitzen, naizen bezalakoa sentitzen naiz, baina igartzen dut diferentea naizela”. 8-9 urte zituenean esan zioten zer duen. Aurrez ere igartzen zuen zerbait hark. Hau da, bere portaerak eta besteek berari buruz zuten pertzepzioa ez zirela guztiz ohikoak; are lehenagotik zituzten susmoak etxekoek. “Ama oso azkar konturatu zen zerbait gertatzen zitzaidala, eta segituan eraman ninduen adituengana, nire kondizioa zein den jakiteko”.

Ama izan du gizarteko ohituretara egokitzeko”entrenatzaile” nagusia. Eta entrenatzeko moduetako batzuk, hauek: guztia hitzez adieraztea —”hotza egiten du, eta berokia jantziko dugu”—, keinuak asko erabiltzea —”gosea dut” esatearekin batera, sabela igurztea—, edo jolasen bidez praktikatzea gauzak —adibidez, dendarietara jolastuz—. “Nire ustez, aspergerraren zailena da jende askok emantzat jotzen dituen gauzak, jendeari naturaltasunez ateratzen zaizkionak, guk ikasi egin behar ditugula”, dio Etxebestek.

Umetako adibide bat eman du: norbaitek telefonoz deitu, ama han al zegoen galdetu, baietz erantzun berak, baina amari ez esatea jartzeko, telefonoz deitu zuenak ez ziolako zuzenean eskatu. Edo are beste adibide muturrekoago bat: norbaiti senideren bat hil, eta zer moduz zegoen galdetutakoan hark “ondo” erantzunez gero, “a, ados” bezalako erantzunen bat eman eta alde egitea, aurpegiko espresioak identifikatzeko dituzten zailtasunengatik. “Ondo dagoela esan badit… Aspergerra dugunok oso literalak izan ohi gara”. Gaur da Aspergerraren Nazioarteko Eguna.

Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!