Oihu ozenak berdintasunari

Erabiltzailearen aurpegia Miren Mujika Telleria 2022ko urtarrilaren 28a

Legez, Gipuzkoako udal guztiek Berdintasun teknikari bat izan behar lukete gutxienez, baina gaur egun bada Berdintasun Sailik ere ez duenik. Zenbait ahots altxatu dira egoera horren aurka.

“Emakumeen eta gizonen artean berdintasuna lortzea gure lurraldeko politikagintzaren, ekonomiaren eta gizartearen alor guztietan”. Hala definitzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak udaletako Berdintasun Sailen helburua. Legez, udal guztiek derrigor izan behar dute berdintasunaz arduratuko den organo bat; banaka edo mankomunatua. Hala ere, badira zenbait udal lege horrek dioena betetzen ez dutenak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diseinatutako mapa da horren isla.

Emakundek dio “beharrezko” ikusten duela udaletan Berdintasun teknikari baten figura: “Hori lortzeko lanean ari gara Eudelekin eta aldundiarekin”. Emakundek dioenez, “ez da erraza” udal guztietan Berdintasun Sail bat egotea, baina helburu hori lortzeko beste ate batzuk irekitzen ari direla esan du: “Biztanle gutxiko herrietan baliabide gutxiago dituzte, eta herri horietan bultzatzen dugu udalak batzea, berdintasun politikak modu mankomunatuan gara ditzaten”.

Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitza-n.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!