A-15ean bertan nahi dute irtenbidea

Erabiltzailearen aurpegia Unai Zubeldia 2021eko azaroaren 19a

Berastegi, Elduain, Berrobi eta Ibarrako alkateak harrituta gelditu dira elurra 700 metrotik behera iragarrita dagoenean diputazioak A-15 autobidea itxiko duelako. Bilera egitekoak dira gaur aldundian.

“Guk ez genekien ezer”, salatu du Amaia Azkuek (EH Bildu), Berastegiko alkateak: “Beste behin ere, komunikabideen bidez jakin dugu dena; ustekabean iritsi zaigu erabakia”. Horrek sortu die harridura eta haserrea. “Ez dugu aukerarik izan iritzia emateko ere, eta horrelako erabakiak ezin dira hartu errealitatea gehiago aztertu gabe”. Gipuzkoako Foru Aldundiak joan den astean, ostegunean, jakinarazi zuen 2021-2022rako Neguko Bidezaintza Plana, eta orduan azaldu zuen A-15 autobidea, Andoaindik Berastegiko lotunera artekoa, erabat itxiko dutela elurra egiteko arriskua 1. mailakoa edo handiagoa denean; alegia, Euskalmet euskal meteorologia agentziak 700 metrotik behera elurra egingo duela iragartzen duen bakoitzean. Azken urteotako datuak aintzat hartuta, gutxienez 10-12 aldiz ixteko arriskua egongo litzateke aurtengo neguan ere.

Kasu horretan, Berastegi eta Tolosa lotzen dituen GI-2130 errepidea hartu beharko dute ibilgailu arinek. Hamabi kilometro luze da errepide hori, eta tartean daude Elduain, Berrobi eta Ibarra. Oihana Amundarain (EH Bildu) Elduaingo alkatearen hitzetan, A-15a itxita “kaos handia” sor liteke GI-2130 errepidean. “Obrak tarteko A-15a tarteka itxi izan dutenean, bi ordu ere behar izan ditugu batzuetan Elduaindik Tolosara iristeko, pentsa!”.

Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!