Ikerketaren zain daude denak

Erabiltzailearen aurpegia Unai Zubeldia 2021ko eka. 11a, 12:16

Jon Zubizarreta Abaltzisketako alkateak berretsi du erabaki batzuen erantzun gisa hartu duela Aralarren bere behi bat tiroz hil izana. Talde ekologistei "arraroa" iruditzen zaie auzia.

Jon Zubizarreta Abaltzisketako alkate eta ganaduzaleak ez du sartu nahi susmoen borrokan. “Frogarik gabe ezin gara hasi ‘hau edo bestea uste dut’ esaten, baina neureari eusten diot nik: abeltzaintzaren edo artzaintzaren aldeko erabakien ondorengo erantzun gisa ulertzen dut maiatzaren 8an Aralarren gertatu zena”. Egun hartan Aralarko larreetan hilda agertu zen Zubizarretaren behi bat, eta ekainaren 3an salatu zuen behiak tiro bat zeukala buruan eta salaketa jarrita zeukala Ertzaintzan. Horren harira, EHNE eta Enba sindikatuek eta Aralarko Baserritarren Elkarteak elkarretaratzea egin zuten joan den igandean, Abaltzisketako Larraitz auzoan, Zubizarretari elkartasuna adierazteko.

Adur Ezenarro Enirio-Aralar mankomunitateko lehendakariak albistea jakin eta berehala deitu zion Zubizarretari; gertatutakoa “onartezina” dela esan du. “Hori bai, arriskutsua da bestelako balorazioetan sartzea. Egia da Jonen kontakizunean badaudela atentzioa ematen duten gauzak; epeak esaterako, odol arrastorik ez egotea… Baina Ertzaintzak argitu beharko du hori guztia”.

Zubizarretak onartu du “oso gutxi” direla horrelako ekintza bat egiteko gai. “Mendira sartzeko eta irteteko plan bat behar da; susmagarria ez den autoren bat; oinez joanez gero, bide seguru bat…; eskopeta bat ere behar da; behia ezagutu egin behar da, non ibiltzen den jakin behar da… Oso-oso zirkulu txikikoa izan beharra dauka derrigorrean”.

Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!