Silvia Garrues: “Senideen arteko gatazketan emozioak landu behar dira”

Erabiltzailearen aurpegia Karmele Uribesalgo 2021ko ots. 26a, 11:58
Iturria: Juan Carlos Ruiz/FOKU

Gero eta ezagunagoa da familia bitartekaritza zerbitzua, eta indartu egin da, gainera, pandemia garaian. Besteak beste, bikote baten banantze prozesuan lagun dezakete bitartekariek, eta baita oinordetza baten banaketan ere.

Duela 25 urte jarri zuen martxan Eusko Jaurlaritzak familia bitartekaritza zerbitzua. Senideen arteko gatazkak konpontzea du helburu. Gaur egun, publikoa zein pribatua izan daiteke laguntza hori. Silvia Garrues abokatuak (Tolosa, 1972), esate baterako, Tolosan dauka bulegoa, eta askotariko harremanak lantzen ditu bertan.

Zer da familia bitartekaritza?

Familia zuzenbidea dago familia bitartekaritzaren atzean, eta familia barruan gertatzen diren gatazkak lantzen ditugu horren bitartez. Oinordetzak, esaterako, familia zuzenbidearen barruan daude. Hala ere, batez ere, banantzeetan eta dibortzioetan zentratu ohi gara gu, eta, ondorioz, kustodia edo zaintzetan. Bikote bat banantzera doanean, kontu pila bat aztertu behar dira; besteak beste, arlo ekonomikoa, etxebizitza edo zaintza. Horien inguruko xehetasunak aztertzeko aukera ematen du familia bitartekaritzak.

Nori zuzenduta dago?

Printzipioz, senideekin gatazkak dituztenei. Gure bulegora askotan etortzen dira adostasunezko banantze bat egin nahi duten bikoteak, eta gustatzen zaie tramiteak egiteko orduan guk pixka bat gidatzea. Bitartekari gisa, hasieratik saiatzen gara laguntzen. Zer behar dituzten aztertzen dugu, ondorioak atera ahal izateko. Banantzeen kasuan, oso ohikoa izaten da bikoteak haserre ateratzea epaitegitik, baina kontuan izan behar da umeak edukiz gero harremana ez dela bukatu; bikote hori banantzen den momentuan beste harreman mota bat hasten da, eta askok ez dute jakiten horri nola aurre egin. Hori kontuan hartuta, oso garrantzitsua da harremana lantzea.

Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!