Emakumeen erakusleihoak

Erabiltzailearen aurpegia Beñat Alberdi 2021eko urtarrilaren 15a

Soraluzen prestatu zuten denda baten erakusleihoa; aurten ere zientzialari bat egokituko zaio denda bakoitzari.

Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna izan da otsailaren 11, eta, Elhuyarren ekimenez, dibulgazio lana egingo dute Elgoibar, Soraluze, Tolosa eta Villabona-Amasako hainbat dendatan.

Hainbat erantzun jasotzen ditu beti “heldutan, zer izan nahi duzu?” galderak. Azken hamarkadetan ohiko erantzunei —”musikaria” edo “aktorea”, kasurako— gehitu beharko zaizkie “youtuberra” eta antzekoak. “Zientzialaria” ez da aukeren artean izaten, normalean, are gutxiago emakumeen kasuan, eta, horri erantzuteko, Otsailaren 11 erakusleihoak egitasmoa jarri du abian Elhuyar fundazioak, Bizilabe Euskal Herriko gazteentzako ikerketa zentroen sarearen barruan —Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da otsailaren 11—. Emakume zientzialarien lana ezagutaraziko dute dendetako erakusleihoen bidez; Gipuzkoan, Elgoibarren, Soraluzen, Tolosan eta Villabona-Amasan; eta Bizkaian, Bilbon eta Ermuan. Gazteek erreferentziak izatea da helburua; emakume gazteek, bereziki.

Otsailaren 8tik 21era hartuko dute euren lekua emakume zientzialariek. Hala ere, Elhuyarren zientzia sustatzeko lana ez da horretara mugatzen. Izan ere, Bizilaberen eskutik, Elhuyarrek Gipuzkoan eskolaz kanpoko jarduerak eskaintzen dizkie Soraluze, Elgoibar eta Tolosaldeko gaztetxoei.

Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitza-ren webgunean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!