Udalen laguntzaren premian

Erabiltzailearen aurpegia Miren Garate 2020ko irailaren 4a

Herriko jaiekin batera, bertan behera geratu dira udako herri-kirol erakustaldi gehientsuenak ere, eta udazkeneko txapelketekin zer gertatuko den ere ez du argi federazioak. Egoera zaila dela onartu du Joxe Antonio Lopategi lehendakariak. Bitartean, entrenamenduei eusten ari dira kirolariak. 

Aurtengo urteari begira, ilusioz beteta zegoen Jose Antonio Lopategi Euskadiko Herri Kirol Federazioko lehendakaria. “Urte guztia fenomeno neukan antolatuta, inoiz baino hobeto”. Erronketako bat zen aizkoran lehen mailako txapelketako finala eta kanporaketa Ipar Euskal Herrian jokatzea, eta Donibane Lohizuneko herriko etxearen baiezkoa ere bazuen; horrez gain, Aitor Elizegi Athleticeko lehendakariarekin adostua zuen talderen San Mameseko partida bat aprobetxatuko zutela zelai ondoko zabalgunean zenbait txapelketa antolatu, eta jendeak herri kirolak ezagutzeko. “Baina koronabirusak dena hankaz gora jarri du”.

Uda izan ohi da sasoirik oparoena herri kirolentzat, herriko jaietan erakustaldiak antolatzen baitituzte udalek. Baina jaiekin batera, horiek ere bertan behera geratu dira aurten. Udazkeneko txapelketak ere airean daude. “Harri jasotzean, harri txikien txapelketa egingo dugu urriaren 3an, eta harri handiena abenduaren 19an. Aizkoran, lehen, bigarren eta hirugarren mailako txapelketekin zer egin aztertzen ari gara”. Hemezortzi kirol biltzen ditu federazioak, eta gainerakoetan zer gertatuko den ez dute argi oraindik. “Bizpahiru txapelketa batera egitea izan daiteke aukera bat, egun gutxiago behar izateko”.

Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitzaren webgunean

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!