Lazkao-Boise, Errenteriatik

Erabiltzailearen aurpegia Aimar Imaz 2017ko ekainaren 26a

Josu Iztueta, Izarne Garmendia eta Josu Bieter aspaldiko lagunak.

Euskara hobetzera etorrita, Lazkaon da Josu Bieter estatubatuar euskalduna. Familiaren eta Boise hiriaren tradizioari jarraitzeko, euskal hizkuntza eta kultura oinarri ditu "Euskal Herri txikian", eta Josu Iztueta tolosarra ustekabean topatu zuen herrian bertan.

Euskaraz jario politarekin hitz egiten du. Palan jokatzen du, eta euskal dantzak dantzatzen, sorterriko Oinkari taldean. Gezurra badirudi ere, Euskal Herritik 8.500 kilometrora jaiotakoa da Josu Bieter Lete (Boise, Idaho, AEBak, 1997). Euskal arbasoak ditu bi gurasoen aldetik, eta hiriko Euskal Etxera joatea gustatzen zaio. Lazkaon da orain, Maizpide euskaltegian euskara hobetzera etorrita. Gaur bukatuko du hilabeteko ikastaroa. Duela 45 urte, antzeko bidea egin zuen aitak, eta euskal diaspora bizirik —eta euskaldun— mantentzeko konbentzimendua dute ondorengo belaunaldiek.

Boiseko Bieter familia entzutetsukoa da Josu Bieter. Chris aita epailea da, eta David osaba hiriko alkatea, 2004tik. Alderdi Demokratako kidea da, eta Hillary Clinton hautagaiaren kanpainan Barack Obama presidenteari harrera egin zion Boisen, 2015eko urtarrilean. Euskaldunez eta artzainez mintzatu zen Obama. “Nire birraitonari buruz hitz egin zuen. Han ginen, eta harrituta geratu ginen presidentea gutaz ari zela entzunda. Hunkitu egin ginen, ez genuelako espero euskaldunez hitz egingo zuenik. Ezusteko oso polita izan zen”, gogoratu du Bieterrek, Maizpideko gela batean.

Jarraitu irakurtzen hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!