"Landa medikuaren jardunean bakardadea da gauzarik zailena"

Erabiltzailearen aurpegia Miriam Luki 2017ko apirilaren 21a

Ospitale handietan zein txikietan, kontsulta gela handietan zein txikietan… Leku askotan egiten dute euren jarduna medikuek, baina gune txikietan egiten duten lana da, beharbada, ezezagunena: eguneroko kontuak, trabak zein pozak, landa eremuen eraldaketaren gertuko lekukotzak, baliabideak eta erabiltzen dituzten erremintak…

Medikuak eduki izan ditu familian Antxon Otegik (Tolosa, 1972), eta hura ere medikua da bokazioz. Landa eremura eraman du zoriak; baina, akaso, ez du zoriak soilik. Ezkioko kontsultaren kanpoaldean loratzen ari den zuhaitza erakutsi du amaieran. “Zuri-zuri egongo da aste gutxi barru”.

Zergatik mediku?

Gaztetatik izan dut besteei laguntzeko halako grina bat. Tolosako Eskolapioetan ikasi nuen, eta han bazegoen laguntza giro bat. Etxean, bestetik, medikuak izan ditut hiru osaba, eta baita ni baino helduagoak diren beste bi lehengusu ere. Kimika ikasketak egiten hasi nintzen, baina utzi egin nuen urtebetera. Hurrengo ikasturtean Iruñera joan nintzen medikuntza ikasketei ekitera.

Eta zergatik familia mediku?

Ikasketetan murgilduta nengoela, kirurgia eta familia mediku espezialitateek erakarri ninduten; bigarrenak, bereziki, arlo guztiak ukitzen dituelako.

Zumarragako ospitalean egin zenuen egoiliar etapa.

Ospitale handietan egoiliar asko egoten da hainbat espezialitatetan. Txikietan, berriz, familia medikuak bakarrik egoten dira egoiliar gisa. Ospitale txikietan estuagoak eta gertuagokoak izaten dira harremanak.

Jarraitu elkarrizketa osorik irakurtzen hemen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!