Enirio-Aralar

Enirio-Aralar Mankomunitateak sabotajea arbuiatu du, aho batez

Erabiltzailearen aurpegia Gipuzkoako Hitza 2016ko azaroaren 4a

Intzensaotik Goroskintxurako mendi bidea egiteko lanak hasi berriak dituzte Aralarren, eta, iragan astelehenean, makinetan sabotaje bat izan zela ohartu ziren langileak.

Enirio-Aralar mankomunitateak nabarmendu du 1,5 kilometroko pista hori egiteko erabakia mankomunitateak berak «aho batez» hartu zuela, eta erasoa «gogor» salatu du, elkarteko ordezkari guztiek onartutako idazkian: mankomunitateak aho batez hartutako erabakiaren kontrako erasotzat jo dute sabotajea.

Mankomunitateak «demokratikoki» hartutako erabakia ez dela eraso horregatik «zapuztuko» eta «gauzatu» egingo dela erantsi dute, eta babesa agertu diote lanean ari den enpresari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!