The Cup Cake Design · Pop Up Store

Erabiltzailearen aurpegia Garikoitz C. Murua 2013ko abenduaren 26a

GKo Concept Store bi egunetan The Cup Cake Design denda-tailerra aurkeztuko da eta bertan, era guztietako gozo kutixiak aurkitu daitezke.

The Cupcake Design kontzeptu berri baten gainean sortutako gozogintza tailerra da; diseinuzko gozo pertsonalizatu eta paregabeak.

Edozein aukeratarako cupcake, cakepop, tarta eta galletak modu pertsonalizatuan dekoratzen ditut: jaiotzak, bataioak, urtebetetzeak, komunioiak, urteurrenak, konpromisuak...

Guztiz artesanalak eta kalitate bikaineko osagaiekin eginak.

www.thecupcakedesign.es

...

 

Arkitektoa naiz eta diseinuzko gozogintzan, dekorazio eta argazkigintzan zaletua.

Edinburgon bizi nintzala eman nituen lehen pausuak sormenezko gozogintza munduan. Betidanik guztatu izan zait sukaldean saltseatzea baina cupcake ikastaro batera animatu nintzenean konturatu nintzen aukera neukala arkitekturarako sortze eta diseinatzeko trebetasuna gozogintzara zabaltzeko.
Oso adeitsua naiz eta bizitzako detaile txikiak atsegin ditut; edozein egun berezi bihurtzen dituztenak.
Tarta bat diseinatzeak ordu askoko lana darama atzetik, baina maitasun eta dedikazio osoz egiten ditut tartak eta lan guzti horrek merezi du bueltan jasotzen ditudan zuon irribarre eta esker onengatik.

Eskerrikasko guztioi, benetan.

Amaia Beistegi.

 

www.facebook.com/amaia.beistegi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!