Gipuzkoako Bazkundeak "GKo" izendatu du 2013ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa bezala

GKo artearen sormenerako eta produkziorako proiektua da eta Tolosan sortu zen orain 5 urte.

Tolosako GKo enpresa komertzialak 2013ko Gipuzkoako Merkataritza Enpresa saria eskuratu du. Gipuzkoako Bazkundeak banatzen dituen Gipuzkoar Merkataritza Enpresa Sarien XXI. edizioan jaso du saria. Sari Banaketa ekitaldia LABORAL Kutxak eta Euskaltelek patrozinatu dute eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Dinamizaziorako Bulegoen laguntza izan du.

GKo, artearen sormenerako eta produkziorako enpresa komertziala da, "Concept Store" eta galeria bat da. Euskal Herrian eta Chilen proiektu ezberdinak garatzen ari den enpresa. GKo-k 2008an hasi zuen bere lana, kezka berdinak eta etorkizun profesional berria bat sortzeko nahia zuten sortzaile ezberdinen arteko topaketa batetatik. Proiektua "Street Art"eko galeria baten irekierarekin gauzatu zen, Euskal Herriko lehenengotakoa eta Tolosako lehenengoa.

Bost urtetan zehar formato ezberdinetako hainbat proiektu burutu ditu eta artearen
eta kulturaren hedapena sustatu du, artista, gizarte eta instituzioen artean ezagutza
eta esperientzien elkartrukea bultzatu duen bezalaxe.

GKo-k artisten arteko interakzioa eta ingurunearekiko komunikazio iraunkorra bilatzen
du. Dendan, gaur egun, euren diseinuak eta arropak erakusgai dituzten sortzaile
ezberdinekin lan egiten da. Honek euskal artisten lanak eskaintzeko aukera ematen
duelarik. Disenatzaile abangoardisten arropekin, osagarriakin, objetu esklusiboekin eta
mugatutako edizioekin komertzializatzen da.

Garikoitz C. Muruak bideratzen duen GKo proiektua, disenatzaileen eta euskal sortzaile
gazteen produktuen salmenta sustatzeagatik izan da saritua eta baita nazioartean lortu
duen entzuteagatik ere. Une honetan bere bezero garrantzitsuenak Luxenburgokoak,
Holandakoak eta Ingalaterrakoak dira, eta horrez gain, Europa eta Latinoamerikako artista ezberdinen lana kudeatzen du. Bi kontinenteen arteko, proiektu eta esperientzia artistikoen topaketetan eta elkartrukean datza bere lana, Tolosako herriarentzat erakarpen puntu bat izanik. Aipatu beharreko beste ezaugarrietako bat berrikuntza da, GKo komertzio era berri bat da, pop-up izeneko komertzio bat da, une honetan munduan dagoen salmenta teknikarik berritzaileena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!