Derrigorrezko txertaketa

Gaurkotasun eta kezka kolektibo handieneko gaietako bat, zalantzarik gabe, jarduera jakin batzuetarako txertaketa beharrezkoa edota derrigorrezkoa izan behar ote den herritar guztientzat.

Komeni den ala ez, konstituzionala den ala ez, oinarrizko eskubideak urratzen dituen ala ez, legezkotasun arruntarekin bat datorren ala ez… Gai guzti hauek daude eztabaida publikoan.

Nik zalantza asko eta hausnarketa batzuk baino ez ditut planteatzen, eztabaidarako balio badute ere.

Dagoeneko EBko herrialde askotan eta gure autonomia erkidegoan «pasaportea edo COVID ziurtagiria» eskatzen ari dira establezimendu edo jarduera jakin batzuetara sartzeko edo sektore jakin batzuetan lanbide batzuk betetzeko. Horrela, jarduera horiek egin ahal izateko txertoa jartzeko betebeharra ezartzen da, zeharka bada ere, baina hau ez da nahitaezko txertaketa.

Duela gutxi, 2021eko irailaren 15etik, Frantziak derrigorrezko COVID-19aren aurkako txertaketa ezarri du adinekoen egoitzetako osasun-langile guztientzat eta soziosanitario guztientzat ez betetzea zehatzen da lanbidean jarduteko ezintasunarekin eta enplegua eta soldata etetearekin. Bere Konstituzio Kontseiluak onartu du neurri hau. Italian ere derrigorrezko txertoa ezarri da langile guztientzat, sektore publikokoak zein pribatukoak, urriaren 15etik aurrera.

Bestalde, 2022ko otsailetik edo martxotik aurrera nahitaezko txertaketa ezarriko dutela iragarri dute EBko herrialde batzuek Austriak eta Alemaniak, eta Greziak 60 urtetik gorakoentzat. Eztabaida irekia dago eta bizia izango da, noski.

Derrigorrezko txertoaren aurrekari garrantzitsuak badaude. Frantzian, adibidez, 2018an derrigorrezko txertoen kopurua 3tik 11ra igo zen, eta eskolatzeko baldintza izan zen. Italian ere 2017an, hamar txerto nahitaezkotzat jo ziren eta eskolatzeko baldintza zen eta administrazio-isunak aurreikusi ziren, bete ezean. Bere Konstituzio Auzitegiak berretsi zuen erabaki hau.

Espainian, une honetan, 1980tik, ez dago derrigorrezko txertorik.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak epaia eman du 2021eko apirilaren 8an Vavricka kasuan. Epai horretan haurrak hainbat gaixotasunen aurka txertatzeko legezko betebeharra eta hori ez betetzearen ondorioak aztertzen dira. Epaiak arau orokor hau ematen du: nahitaezko txertaketa ezartzeak pertsonen bizitza pribaturako eskubidean esku hartzea dakar, Giza Eskubideen Europako Hitzarmenaren 8. artikuluan, baina esku-sartze hori zilegitzat jotzen du, bestearen osasuna eta eskubideak babesteko helburu legitimoak bilatzen baititu.

Eta epaiak ondorioztatzen du demandatzaileek salatutako neurriek proportzionaltasun-erlazioa zutela estatu demandatuak lortu nahi zituen bidezko helburuekin, ez zela gainditu bere balioespen-tartea, eta txertorik ez jartzeagatiko zehapen ekonomikoen neurria beharrezkotzat jo zitekeela gizarte demokratiko batean.

Ildo horretan, galdetu beharko litzateke txertoa jarri ezean hezkuntzara edo garraio publikora sartzeko debekuak oinarrizko eskubideei eragingo ez liekeen. Nire ustez, hemen dago gakoa: txertaketa-betebeharra ez betetzeak oinarrizko eskubideak ez urratzea.


Bestalde, epai honek ezartzen diren zehapenak neurrizkoak izatea eta pertsonen beste eskubide batzuei ez eragitea eskatzen du.

Ildo horretan, galdetu beharko litzateke txertoa jarri ezean hezkuntzara edo garraio publikora sartzeko debekuak oinarrizko eskubideei eragingo ez liekeen. Nire ustez, hemen dago gakoa: txertaketa-betebeharra ez betetzeak oinarrizko eskubideak ez urratzea.

Zaila da baieztatzea epai hau COVID-19aren pandemiaren egoerara eraman daitekeela. Baina aurrekari garrantzitsua da.

Hasieran esan nizuena: zalantza eta galdera gehiago ditut ziurtasun baino. Baina horrelakoa da bizitza.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!