Administraria behar du Galtzaundi Euskara Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2024ko eka. 11a, 10:44

Galtzaundi Euskara Taldeak elkarteko administrazio lanak egiteko teknikaria behar du. Interesdunek ekainaren 24ra arte izango dute curriculuma bidaltzeko epea.

Eskaintzen da:

  • Lanpostua Galtzaundiren Tolosako egoitzan.
  • Egun erdiko lan kontratu mugagabea, sei hilabeteko probaldiarekin.
  • Lantalde gazte eta dinamiko baten parte izatea.
  • Ordutegi eta lan-jardun malgua.
  • Tolosaldeko euskaltzale mugimendua hobeto ezagutzea eta eragile izatea.
  • Hasteko aurreikusten den data: uztaila.

Lanpostuaren zeregin nagusiak:

  • Elkartearen kontabilitatearen, fakturazioaren eta ordainketen kudeaketa.
  • Diru laguntzen eskaerak, justifikazioak eta memoriak bideratzea.
  • Urteko finantza planaren eta proiektuen planteamendu ekonomikoen lanketa egitea.
  • Aholkularitza zerbitzuarekin etengabeko harremana izatea.
  • Elkarteko gainerako proiektuetan eta lanetan parte hartzea.

Eskatzen da:

  • Administraritzarekin eta finantza-kudeaketarekin lotutako ikasketak izatea.
  • Ofimatika menderatzea eta Excelen ezagutza aurreratua.
  • Eskarmentua izatea administrazio lanetan.
  • Kontabilitate eta fakturazio tresnak erabiltzen esperientzia izatea.
  • Jarrera euskaltzalea eta taldean lan egiteko gaitasuna.

Kontuan hartuko da:

  • Administraritza lanari lotutako trebakuntzak eta esperientzia.
  • Euskalgintzaren inguruko ezagutza.
  • Gizarte mugimenduetan esperientzia.
  • Tolosaldekoa izatea.
  • Gidatzeko baimena eta autoa.

Interesatuek bidali curriculuma ekainaren 24a baino lehen ondorengo helbidera: galtzaundi@galtzaundi.eus.

Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatutako helbide elektronikora edo deitu 943 655 004 telefono zenbakira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!