Durangoko azokara autobusez joateko aukera duzu Tolosaldetik

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2023ko aza. 24a, 18:00

Durangoko Azokako 58. edizioa abenduaren 6tik 10era antolatuko da “Fantasia DA!” lelopean, eta aurten, azoka presentzialaren aldeko apustua egin dute antolatzaileek, produktuen, aurrez aurreko erosketari garrantzia emanez. Landakogunean 257 erakusmahai baino gehiago egongo dira abenduaren 6tik 10era, eta 265 ekitaldi eta 950 nobedade eskuratzeko aukera ere izango da bertan.

 

Durangoko azokara autobusa, abenduaren 8an:

Beste urtebetez, Durangoko azokara joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Durangora joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosatik zuzenean joateko aukera izango da abenduaren 8an. Izen ematea irekita dago abenduaren 5era, asteartea, bitarte. Autobusean joateak 12 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota Atarikide direnentzat 10 euro). Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan izena emanez gero, tiketak eskudirutan edo BIZUM bidez ordaintzeko aukera egongo da. Gainontzeko tokietan ordea, eskudiruz soilik eros daitezke tiketak eta ez da dirua itzuliko, antolaketatik egitasmoa bertan behera uzten ez badute. 
 
Izena emateko lekuak hauek dira:

Autobusak 10:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:00etan izango da, Durangon. Hauek dira autobusen irteera puntuak herriz herri:

Hemen eguneko egitaraua ikusgai.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!