Orain, urrian egindako eskariak jasotzeko garaia da. Eskualdean inoiz baino eskurago izan dira Errigorako produktuak. Izan ere, inguruko 20 herrietara banaketa puntuak zabaltzea lortu da aurtengoan, eta horri esker, eskualdeko herritarrek banaketa puntu gehiago izan dituzte aukeran, produktuak ia etxe ondoan jasotzeko aukerarekin herri askotan. Tolosaldeko herri hauetan egongo dira banaketa puntuak: Abaltzisketa, Aduna, Alegia, Altzo, Amasa-Villabona, Amezketa, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Berastegi, Berrobi, Gaztelu, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa eta Zizurkil.
Aurten, iaz baino %20 saski gehiago eskatu dira eskualdean. Lizartzak ia hirukoiztu da salmenta, Adunan ia bikoiztu eta Galtzaundi, Berastegi, Amezketa eta Anoeta bezalako banaketa puntuetan %30a baino gehiago egin du gora.
JASO ZURE SASKIA
Galtzaundiren kasuan produktuen banaketa egun hauetan egingo da elkartearen egoitzan:
- 2023/11/23 (Osteguna) 10:00-14:00 eta 15:00-18:00
- 2023/11/24 (Ostirala) 10:00 – 14:00
- 2023/11/27 (Astelehena) 10:00-14:00 eta 15:00-18:00
- 2023/11/28 (Asteartea) 10:00-14:00 eta 15:00-18:00
Edozein zalantza argitzeko, jarri gurekin harremanetan.
Eskualdeko banaketa egunak eta orduak:
ABALTZISKETA
- Etxez etxe banatuko da.
ADUNA
- Kultur Aretoa | Azaroak 24, ostirala, 17:30etatik 18:30etara.
AMEZKETA
- Zazpitturri Elkartea | Azaroak 25, larunbata, 10:00etatik 12:00etara
ASTEASU
- Udaletxea | Azaroak 24, ostirala, 17:00etatik 19:00etara.
BALIARRAIN
- Etxez etxe banatuko da.
BERASTEGI
- Udaletxea | Azaroak 23 eta 24, 8:00-15:00 eta 16:00-18:00.
BERROBI
- Etxez etxe banatuko da.
GAZTELU
- Etxez etxe banatuko da.
IKAZTEGIETA
- Ostatua | Azaroak 23, asteazkena 13:00etatik 22:30etara. Azaroak 24, osteguna eta 25, ostirala, 8:30etatik 22:30etara. Ostatuaren ordutegian.
LARRAUL
- Etxez etxe banatuko da.
LIZARTZA
- Ostatuko ordutegia.
ORENDAIN
- Etxez etxe banatuko da.
OREXA
- Ostatuko ordutegian.