Nafarroa Oinezera autobusez joateko aukera duzu Tolosaldetik

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2023ko urriaren 3a

Beste urtebetez,  Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. Tolosaldetik Etxarri Aranatzera joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura eta Tolosatik zuzenean joateko aukera izango da urriaren 8an.

Izen ematea irekita dago urriaren 5era, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 12 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota Atarikide direnentzat 10 euro). Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan izena emanez gero, tiketak eskudirutan edo BIZUM bidez ordaintzeko aukera egongo da. Gainontzeko tokietan ordea, eskudiruz soilik eros daitezke tiketak eta ez da dirua itzuliko, antolaketatik egitasmoa bertan behera uzten ez badute. 
 Izena emateko lekuak hauek dira:

Autobusak 09:30etik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:30ean izango da, Tafallan. Hauek dira autobusen irteera puntuak herriz herri:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!