Gerturatu Kilometroetara autobusez Tolosaldetik

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2023ko irailaren 25a

Igandean izango da ikastolen aldeko Kilometroak festa, eta Renfek asteburuan tren zerbitzuarekin izango duen etena dela eta, Kilometroetara joateko autobusak antolatu ditu Galtzaundi Euskara Taldeak.

Tolosaldetik Orereta-Errenteriara joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da urriaren 1ean. Izen ematea irekita dago irailaren 28a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 10 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota Atarikide direnentzat 8 euro). Izena emateko lekuak hauek dira:

Autobusak 9:30etik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:30ean izango da, Orereta-Errenterian. Hauek dira autobusen irteera puntuak eta ordutegiak herriz herri:

Jarraian, eguneko egitaraua.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!