Jon Plazaolaren “Tu-Tum, Platz!” bakarrizketaren estreinaldia, Leidorren

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2023ko mar. 24a, 09:00

Atarikideek eta Galtzaundikideek, sarrerak aurretik erosteko aukera izango dute martxoaren 27tik 30era. Egun horietan, bazkideek sarrerak deskontuarekin (8 euroan lehenengo biak) eta nahi duten eserlekuetan erosteko aukera izango dute Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Jon Plazaola umoregileak Tolosan estreinatuko du “Tu-Tum, Platz!” izeneko bakarrizketa. Leidor aretoan izango da emanaldia, maiatzaren 5ean, 20:00etan. Ikuskizun horri esker, Jon Plazaola bere sorlekura, bere sehaskara itzuli da. Taula gainean bere lehen agerraldia egin zuenetik 23 urte pasa diren honetan, berriz ere “Stand Up” formatuko bakarrizketari heldu dio; hori bai, 23 urte zaharrago, 23 urte jakintsuago eta 23 urte kabroiago. Sarrerak martxoaren 31n jarriko dira salgai online eta Leidorreko leihatilan, eta 10 euroko prezioa dute. Emanaldia Tolosaldeko Atariarekin elkarlanean antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak.

Lehenengo aldiz oholtzaratuko du Plazaolak “Tu-Tum, Platz!” ikuskizuna. Ordubete inguruko saio izango da, umorez betetako kolpez kolpe baten ondoren, umoregile urretxuarrak ardo onak bezala urteen poderioz hobera egin duen, ala ardo txarra bezala ozpindu den jakiteko. Umoregilea, gidoilaria zein antzezlea, euskarazko umorearen inguruko proiektu askotan parte hartu du Plazaolak: Finlandia, Wazemank, Kontuz atsuak!, Kontrako eztarria, Barre librea…

Galtzaundikideentzat eta Atarikideentzat abantailak

Atarikideek eta Galtzaundikideek, sarrerak aurretik erosteko aukera izango dute martxoaren 27tik 30era. Egun horietan, bazkideek sarrerak deskontuarekin (8 euroan lehenengo biak) eta nahi duten eserlekuetan erosteko aukera izango dute Galtzaundi Euskara Taldearen egoitzan, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Galtzaundikide edo Atarikide ez direnek, momentuan ere bazkide egiteko aukera izango dute, sarrerak baldintza horietan erosteko aukera baliatuz.

Publiko orokorrarentzat, martxoaren 31n jarriko dira sarrerak salgai. Bi bide egongo dira emanaldirako sarrerak eskuratzeko: online Kutxabanken webgunean eta presentzialki Leidorreko leihatilan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!