Azken bi urteetan, pandemia medio, ezin izan ditugu kaleak hartu, eta aurtengo proposamena herrietako kaleetan jai-giroan egitekoa da. Beraz, Tolosaldeko 12 herriek gehituko dute Euskarazko Kantuen Bingoa beraien Euskararen Eguneko egitarauean.
Bingoan parte hartzeko, partehartzaileek zenbakiz beteriko kartoia eta 90abestiz osaturiko zerrenda izango dute. Bingoa hastean, esataria zerrendako kantuak jartzen joango da eta parte hartzaileak kantua asmatu eta bere zenbakien artean topatu beharko du. Abesti guztiak asmatu eta kartoia betetzea lortzen duenarentzako saria ere izango da.
Bingoan parte hartu aurretik abestien zerrenda entzun nahi dutenek, Youtubeko eta Spotify-ko kontuan entzuteko aukera ere izango dute.
BINGOA HERRIZ HERRI
ABALTZISKETA
ABENDUAK 2
15:00 – EUSKAL KANTUEN BINGOA – Goibegin
ALBIZTUR
ABENDUAK 2
14:30 – BINGO MUSIKATUA – Eskolan
AMASA-VILLABONA
ABENDUAK 3
14:00 – BAZKARI HERRIKOIA, ONDOREN EUSKARAZKO KANTUEN BINGOA – Berdura plazan
AMEZKETA
ABENDUAK 3
14:30 – BAZKARIA, ONDOREN EUSKARAZKO KANTUEN BINGOA – Altuna Anaiak frontoian
ASTEASU
ABENDUAK 3
14:00 – BAZKARIA, ONDOREN EUSKARAZKO KANTUEN BINGOA – Aiztondo elkartean
BERASTEGI
ABENDUAK 2
18:30 – EUSKARAZKO KANTUEN BINGO – Urepelen
BERROBI
ABENDUAK 2
18:00 – BINGO MUSIKATUA – Erropizpen
IBARRA
ABENDUAK 3
16:45 – EUSKAL KANTUEN BINGOA – Aterpean
IKAZTEGIETA
ABENDUAK 1
14:30-15:30 – BINGO MUSIKATUA – Eskolan
LIZARTZA
ABENDUAK 2
19:00 – BERTSO-POTEOA, Ondoren BINGOA
TOLOSA
ABENDUAK 3
12:00 – BINGO MUSIKATUA – Triangulo plazan