Tafallako Nafarroa Oinezera autobusez joateko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi 2022ko urriaren 10a

Beste urtebetez,  Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak. 

Tolosaldetik Tafallara joateko aukera paregabea da autobusarena eta Alegia, Amasa-Villabona, Anoeta, Ikaztegieta, Irura, Tolosa eta Zizurkildik zuzenean joateko aukera izango da urriaren 16an. Izen ematea irekita dago urriaren 13a, osteguna, bitarte. Autobusean joateak 13 euroko prezioa du (Galtzaundikide edota atarikide direnentzat 11 euro). Izena emateko lekuak hauek dira:

Autobusak 9:00etatik aurrera irtengo dira eta itzulera ordua 19:30etan izango da, Tafallan. Hauek dira autobusen irteera puntuak herriz herri:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!