Lehen arreta

Erabiltzailearen aurpegia Galtzaundi euskara taldea. Ramon Olasagasti 2022ko eka. 26a, 20:58

Medikuaren kontsultan.
- Aibalaaaa, Mikel, aspaldiko!!! Bizi al gaituk?
- Hortxe-hortxe, etzakela pentsa, Iker. Aurreko asteko beroarekin ia nireak egin zian.
- Bai, ez nauk harritzen, zer zen hura!
- Sanjoan suaren ondoan ere ez dik hainbeste bero egiten!
- Bai, mote.
- Ta hi zer?
- Hemen, osabari laguntzen. Gidabaimenik eta autorik ez zaukak eta...
- Kaixo, Antton. Ilobarekin kalera jaitsita orduan?
- Bai, bidea ez ahazteko, badakik. Betizu samarrak izan gaituk beti, eta edadearekin gero eta gehiago. Hobeto moldatzen nauk ni gure baserri punta hartan hemen kalezuloan baino...
- Igualeko bizi zara han goian. Hemen beti badugu ke-usaina, bozina eta zikina!

[...]

Egongela berean, beste eserleku batzuetan...
- Apa Maddi, zer moduz?
- Ondo, mitiko analisi batzuk egin behar dizkidate, en plan kontrol, bakizu... Ta zu?
- Ni udaberri osoan polenarekin asako jodituta, atxis eta atxis, begiak puztuta, mitiko igande goizetako resaka edukiko banu bezala.
- Portzierto, zer moduz aurrekoan Kuadrilla Egunean?
- Ondo, nose; bueno, sinmas. Ez neon oso motibatuta eta...
- Badakizu guk aste hontan urgentzitan bukatu deula Donostin? Trago batzuk hartzea jun eta...
- Zesatezu?
- Bai, Aiurri ez dakit zer pasatu zitzaion, baina ziplo erori zan, tipiko zaku patata...
- Eta?
- Ezer, tentsio bajoi bat. Bakizu gainera zein tokatu zitzaigun urgentzitan? Zarauzko mediku hori, bertsolaria, Zarauzko hondartzako megafoniatik aritzen dana...?
- A bai, Zubia. Lehengoan irakurri nion Berrian, lehen arretako medikuei buruz idatzi zuna. Un poco rollo, familia medikuen prestigioa ta matraka horiek, baino arrazoi zuen. Begiak ireki zizkian.
- Egia, zu medikuntza egiten ari zea...
- Bai, hirugarren mailan ja, baina gero ez dakit zer bide hartu, baina familia medikuarena ez da txarra... Lehen arreta, egia esan, oso inportantea da.
- Super...

[...]

- Hi, Iker, kale alde hontan zeharo aldatzen ari dituk kontuk. Honeako biden euskaraz sumatu diat jende mordoa, eta hemen sala hontan ere euskaraz ari gaituk denak. Horko bi neska gazte horiek ere bai.
- Bai, osaba, kalean ere lehen baino dezente gehiago egiten da euskaraz. Hi, Mikel, gainera, ez al haiz kontu horietan ibiltzen?
- Bai Ueman teknikaria nauk, eta oraintsu plazaratu dizkiagu 2021ean egindako kale-neurketaren datuak. Ez duk sinetsiko: lehen aldiz euskara gehiago entzun duk Tolosako solasaldietan erdera baino.
- Euskara nagusitu zaiola erderari? Arraioa, esperantzara kondenatuok baxoerdi pare bat hartu eta topa egiteko moduan gaituk.
- Bertan goxo egin gabe ordea, ezta Antton?
- Dedio, gure garaian, peria egunean eta leku jakin batzutan bai, entzuten huan euskara, baina hortik aurrera, auzoan... Horregatik ez nauk jaisten ni kalera, kastillanoz ez genuelako gure garaian behar bezala ikasi.
- Ba ikustezu, orain euskararekin molda zaitezke osaba, baita kalean ere.

[...]

Medikuaren kontsultatik atea zabaldu eta...:
- Antton Lizaso?
- Bai, gu gea, osaba. Bueno, Mikel, ondo segi! Hurrena arte!
- Aio, Iker! Aio Antton!
- Antton Lizaso? Siéntese, por favor. Bueno, usted dira.
- Usted hori ni izango nauk, baina hik eman beharko dizkiok azalpenak, Iker, ni ez nauk kapaz eta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!